Ahatea urinetan

4 comensales - dificultad: medio - precio: caro

Ingredientes

Preparación

ANTZARA EDO AHATEA URINETAN (konfit)

- Laurdendu hegaztia eta erauzi hezur, barrunbe eta gantz guztiak.
- Igurtzi haragia gatz larriarekin eta utzi egun osoan, oihaletan, hozkailuan.
- Urtu eltzean gantzak, su ezti-eztian. Tipula eder bati dozena bat iltze (espezia) josita, gantzetan erregosiko dugu.
- Ikuzi uretan gazituriko bular eta hankak, lehortu eta murgildu urinetan, su motelean.
- Izter edo bularrean orratza sarturik, arrosa koloreko zukua ateratzen dugunean, itzali sua.
- Gorde pusketak harrizko, beirazko edo berariazko ontzi sakon batean eta estali (erabat: bestela, jakia galdu egingo litzateke) urinez.
- Itxi ontzia eta, nahi baduzu, esterilizatu: horrela, zenbat eta denbora gehiago iraun, gustu hobea izango du.
- Hartzeko garaian, berotu paderan, sua gehiegi altxa gabe: kanpotik eta barnetik berotu behar da.

Fidenet Comunicaci?n S.L.