Arandoi zuberotarrak

4 jatekoak - zailtasuna: zaila - prezioa: normala

Osagaiak

Nola prestatu

- Garbitu 300 gramo gibel-errai, eznaki, xuribare edo axeiru: erauzi zainak eta azalak.
- Ebaki olibaren tamainaz, eman gatza eta piperbeltza, salteatu paderan, su bizian.
- Sartu labean 4 ogi xerra ardi-gazta lama banarekin eta urtu gratinagailuan.
- Ebaki lama mehetan 150 gramo zezina eta frijitu paderan, olio ttantta batez, poliki gorritu arte.
- Antolatu ogietan txingar xerrak, banatu plater ertz osoan; jarri erdialdean, zortzi koilarakada piperrada eta, honen bihotzean, gibel-erraiak.
(Gibel-errai, eznaki, xuribare, landrilla, axeiru eta beste izen batzuekin adierazi nahi duguna ugaztunek lepoan daukaten hipofisi guruina da)

Fidenet Comunicaci?n S.L.