Aratz Erretegia (Donostia)

Helbidea : Igara Bidea 15 (Ibaeta). DONOSTIA
Telefonoa : (+34) 943219204

Berezitasunak

- Arrain freskoak parrilan.
- Zaharraren txuleta parrilan.
- Garaiko produktuak.
- Onttoak plantxan foie fresko
  eta saltsa gazi-gozorekin.
- Kafearen sorbetea ronarekin.
- Ardo aukera aparta.

Beste datu batzuk

1989an irekia eta Xabier eta Iker Zabaleta anaiek gidatua, Aratz erretegia Igara auzoan kokatuta dago. Sukaldaritza tradizionala eskaintzen da, euskal sukaldaritza berriaren ikutuekin apaindua.


Bere jangela handiaz gain, jangela pribatua erabil daiteke negozio, familia edo lagun bazkariak egiteko. Terraza ere badu eta bere tabernan pintxoak, ogitartekoak edo plater konbinatuak jan daitezke.


Eguneko menua eskaintzen da, eta eguneroko iradokizunak.


Kartaren batez besteko prezioa: 40 euro.


Egunero zabalik.



Galeria de imagenes 

Erreserbatu

Jatetxean lekua hartzeko bete datozen eremuak.



Errezeta Tradizionalak

Gaiak itsasten ez diren padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuria eta kaiena. Baratxuria gorritzen hasi orduko erantsiko ditugu angulak eta iraulka eta biraka erabiliko ditugu ondoren zurezko zali batez. Bi bat minutuan edukiko ditugu, su bizian, ongi bero daitezen.

Nire erara

Konbinazio berezi eta ezberdina

Fidenet Comunicaci?n S.L.