Olazal Hotela-jatetxea (Bidegoian)

Helbidea : Goiatz auzoa (Bidania-Urraki errepidea). BIDEGOIAN
Telefonoa : 943681228

Berezitasunak

- Hegaluze bentreska eta antxoa dun "Olazal" entsalada piper erreen gainean
- Foie mi-cuit terrina, sagar karamelizatu eta basoko frutarekin
- Itsaz zapoa plantxan tenpuratan eginiko barazkiekin eta oliba beltz oliozpinarekin
- Ahatearen konfit-a lanja-saltsarekin eta sagar berdearen purearekin
- Hezurra kenduriko arkume errea, patata eta bacon-ezko terrinarekin
- Idi buztana ardo beltzetan egina eta patata pure krematsua gainean
- Sagar-tarta tradizionala bainilazko izozkiarekin...

Beste datu batzuk

Olazal Hotel-Jatetxea 2010. urteko martxoan ireki zen bezeroari zerbitzu emateko bokazio argiz.
Edertasun berdingabeko ingurune naturalean jarritako instalazioak ezin egokiagoak dira edozein modutako ekitaldiak prestatzeko, enpresa mailako bilerak gauzatzeko, familia ospakizunetarako, baita bisitariek ostatu hartu edo atseden eta gastronomia egunez atsegin hartzeko ere.

Gipuzkoaren erdi-erdian gaude, Gipuzkoaren bihotzean. Txindoki eta Aralar mendi tontorretako ikuspegi ikusgarriez inguratuta. Naturaz gozatuko duzu eta gonbidatuak txunditurik utziko dituzu bertako lasaitasunak erakarrita.

Garaian garaiko eta bertako elikagaiekin osatutako karta eskaintzen dugu. Tradizioa eta gaurkotasuna ezkontzen dira prestatuko jakietan, helburu izanik bezeroaren plazera eta gozamena jateko garaian. Horrez gain, ardo eskaintza zabala eta zerbitzu berezitua ematen ditugu jatetxean.

Jatetxearen kristalezko leiho zabalek laguntzen diote bisitariari bertako otorduez gozatzen euskal nekazal ingurunea begiztatzen duen bitartean.

Jangela handia berdingabea da familia edo enpresa mailako ospakizunetarako (Ezkontzak, Bataioak, Jaunartzeak, lan bilerak…).

Eta horrez guztiaz gain, bi terraza handi ere baditu gure eskaintzak.



Erreserbatu

Jatetxean lekua hartzeko bete datozen eremuak.



Errezeta Tradizionalak


Nire erara


Fidenet Comunicaci?n S.L.