Nabarmendutako kronikak

Kronikaren data : 2010-04-15
Jatetxea : Hitz batez: berririk eza, berri on

Lezotik Irunerako bidean, Jaizkibel soildu historikoaren babespeko Gaintxurizketa auzoko bide ertzean da "Patxiku Enea" jatetxea, bertarako aparkaleku zabalak mugatuta. Ezinduak sarbide erosoa du bertatik.
Arteki ikatzaren lurrinak ongietorria eginik, sar gaitezen.

 

Kronikaren data : 2010-05-06
Jatetxea : Goxoena, aspaldiko partez

Itsas mailatik 750 metrotako harri gorrizko paraje paregabe horretan ostatu merkea eskaintzen zitzaion behinola Arantzazuko erromesari, ardi-ezkilek alaituriko isiltasun gozoa atsedengarri.

Birjinarik agertzekotan, hantxe agertu behar, noski.

 

Kronikaren data : 2010-04-15
Jatetxea : Denak onak

Jose Migel Barandiaran handiak: "Hoberena, onaren etsai". Alegia, hobe bi hankak lur gainean jarri eta seguru ibiltzea, sasi-hegaldietan saioka baino.

Txirrindulari ugari, lantegitik baserrira eta bueltan, arrastiri eta ilunabar, zumar, lizar, pago, haritz eta bestez tapizaturiko bide heze bihurrian Goizueta, Arano, Benta Zahar, Benta Berri, Ereñozu, Epele... zeinahi bazterretatik. Txirrita bera ere, gurdian eserita, sagardotegi, benta eta gainerako establezimenduak bisitatuz eskuarki ibiliko zen alderdi hauetatik.

 

Kronikaren data : 2010-06-10
Jatetxea : Klasiko gaurkotua

Kaxkoaren bihotzean da "Kako sagardotegia" izen xelebrekoak (hitz bakarra euskaraz), garai hartako ukuiluaren ondorengo izanik, haren halako hiru okupatzen duelarik: hori jantoki eta terraza, sabela lasaitzeko.

Kronikaren data : 2010-05-20
Jatetxea : Erro luze eta sendoak

Telesforo betikoa da, erro luzeak, sendoak dituena. Ez da moderniaz kutsatu. Ez du inor engainatzen, bertan dagoena egia da, ez dago basurde formikazkorik, ez metakrilatozko goiztiririk. Digitala dagoen bakarra, gatz banaketa. "Nola" bigarren planoan utzirik, "zer" du Telesforok kezka. Eta "zenbatean", soluzio.

Kronikaren data : 2010-06-17
Jatetxea : Marko basatian

Segore Etxeberri, dotore, egoki girotua, alferrikako elementurik gabe, haurrentzako jolastoki, aparkaleku eta guzti. Bazkaldu edo afaldu aurretik haritz eta pagoek babesturiko marko basatian pare bat orduko buelta egitea, merezi.

Kronikaren data : 2011-03-23
Jatetxea : Tradizioa familia zaporearekin

Aztiria erretegia Santa Marinan kokaturik dago, Aztiriko gainan dagoen auzo txiki bat da, toki zoragarria Legazki eta Zerain elkartzen dituen errepide estu eta bihurgunetsua jarraituz topatuko duguna; hala ere kokatuta dagoen udalerria Gabiria da.

Kronikaren data : 2011-04-15
Jatetxea : Tradicional y auténtico

Etxaburu merendaleku bat da eta Urola-Garaiako eskualdeko bizilagun askorentzako esanahi berezia du, batez ere Joxe Mari Iparragirre institutuan ikasi duten, eta ikasten ari direnentzat. Izan ere, nahiz eta urteak pasatzen diren, Etxaburuk beti jarraituko du izaten "instiko taberna";

Kronikaren data : 2011-04-18
Jatetxea : Familia, tradición y gran cocina

Zezilioenea Hotel Jatetxea Olaberriako Udaletxeko plazan kokatua dago. Paregabeko talaia honetatik Goierriko eskualdea mugatzen duten Aralar eta Aizkorri mendikate ikusgarrien bista ederrak ikus daitezke.

Kronikaren data : 2011-04-18
Jatetxea : Ehun urteko kalitatea

 

Etxeberri Hotel Jatetxea Urola Garaia eskualdeko beteranoena da. 100 urte baino gehiago ditu negozio honek; hasi, baserri sagardotegi modura hasi zen, eta hainbat berrikuntzaren ondoren, ospea duen hotela egin zen XX. Mendearen erdi aldera.

 

12
Fidenet Comunicaci?n S.L.