Aztiri Erretegia (Gabiria)

Tradizioa familia zaporearekin

2011-03-23

Web orria ikusi

JOSEMA AZPEITIA

 

Aztiria erretegia Santa Marinan kokaturik dago, Aztiriko gainan dagoen auzo txiki bat da, toki zoragarria Legazki eta Zerain elkartzen dituen errepide estu eta bihurgunetsua jarraituz topatuko duguna; hala ere kokatuta dagoen udalerria Gabiria da.

Bertara joan eta arreta ematen duen lehen gauza Goierri aldera dauden bistak eta Aizkorri eta Aralarreko mendikateen bistak dira. Eta mendia gustatzen bazaigu, ordu laurden batean Otañoko gailurra egin dezakegu; txango erraza da, esfortzu txiki baten truke, ahaztezinak diren paisaiak ikus daitezke.

Aztiria erretegia Mª Jesus Deba-k gidatzen du 1987tik. Sukaldari autodidakta da Mariaje, lehendik ere bazuen esperientzia handia lokal honetan lanean hasi baino lehen.
Aztiria izaera familiarra duen jatetxea da, jantokia atenditzeko, Mariajek haren senarra den Pelloren, eta Enara eta Xabat seme alaben laguntza izaten du. Jatetxea garai batean eskolarako balio izan zuen egoitza batean kokatua dago, eta jantokiak, bere su baju eta guzti, xarma handia ematen dion gai tradizionalekin dekoratuta dago.

Aztiria Erretegian benetako eta artifiziorik gabeko euskal sukaldaritza batekin topo egingo dugu. Merezi du jaten hasi aurretik odolki pintxo bat eskatu eta dastatzea. Etxeko hornitzailea Jesus Mari Deba da, Mariajeren anaia eta odolki industrial ekoizle ezaguna; nahiz eta odolki produkzio handia izan, produktuaren artisau izaera mantendu du eta zenbaitetan Beasain eta Ormaiztegiko sariak irabazi izan ditu.
Ondoren entsalada mistoa jatea aholkatzen dugu, izugarrizkoa da, ez bakarrik tamainarengatik, baita osagaiengatik ere. Haserakoen artean ere arrai zopa aukera dezakegu, bodegako urdai azpikoa, eta baratzuri eta ganbazko arraultz nahaskia.

Arrainetan etxeko erregea legatz-kokotea da, bere puntuan landua eta Modena ozpinaren errefritoarekin lagundua izaten da. Modu berean probatu behar dira txipiroiak bere tintan eta legatza bere forma ezberdin guztietan (Erromatarra, Plantxan edo Koxkeroa). Haragietan aipagarria da Txuleta Parrillan, baserriko oilaskoa, azpizun edo Solomilloa, eskalopea edo arkumea (enkarguz); hala ere, ezin esango dugu Aztiria Erretegian egon garela hango tripakiak probatu gabe. Naturalak, krematsuak, oso goxoak, bustinezko kazolan aurkeztua eta txorizo eta muturrarekin lagundua. Plater honek zale amorratuak ditu, tartean mendizaleek ere: goizeko 10etan atean itxaroten egoten dira hamarretakoa egiteko. Postreak etxekoak dira, noski, eta Mamia eta Flana benetan aipagarriak dira.

Erretegi honetan, pertsonako gastua 20-25 eurokoa da, kalitate prezio harreman ezin hobea. Aztiriak, gainera, astelehenetik ostiralera eguneko menu merke eta goxoa eskaintzen du, eta kartan bezala, bertan nagusitzen dena betiko sukaldaritza da, goilararekin jateko moduko platerrak beti topatuko ditugularik: garbantzuak, babarrunak eta abar.

Aztiria erretegia gure herriko esentzia eta gastronomia oraindik mantentzen dituen toki hauetako bat da. Merezi du Gipuzkoako txoko honetara hurbiltzea haren sukalde goxoaz gozatzera, eta eguna borobildu nahi badugu, Legazpi eta Zerainek Turismo bulegoak dituzte eta museo eta atrakzio ugari (Mirandaola Burdinola Legazpin, Labeak eta Aizpeako mehatzea Zerainen...) ume eta helduek gustora gozatzeko.


Eta Aztiriara uztailaren 18 aldera joaten bagara auzoko festez gozatzeko aukera izango dugu.


 

AZTIRIA ERRETEGIA

Santa Marina auzoa,

(Legazpi – Zerain errepidea). GABIRIA

Tf: 943 73 36 22

 

 

Aztiria-tripakiak


 

Aztiri-Mª Jesus

Fidenet Comunicaci?n S.L.