Etxeberri Hotel Jatetxea

Ehun urteko kalitatea

2011-04-18

Web orria ikusi

JOSEMA AZPEITIA

Etxeberri Hotel Jatetxea Urola Garaia eskualdeko beteranoena da. 100 urte baino gehiago ditu negozio honek; hasi, baserri sagardotegi modura hasi zen, eta hainbat berrikuntzaren ondoren, ospea duen hotela egin zen XX. Mendearen erdi aldera.

Etxeberri beti izan da, eta da, familiako negozioa, Jose Manuel Zubizarretak gogorarazi eta azpimarratu izan duen bezala; azken hamarkadetan arduraduna izan da, eta duela gutxi hil da. dozein modutara ere, Jose Manuelen erreleboa ziurtatuta dago, eta egun, familiako laugarren belaunaldiak hartu du egoitzaren lema.

Bixente Egiguren zumarragartar sukaldaria da jatetxe honetako beste oinarri bat. Eskarmentua duen sukaldariburu honek, sukaldeko nagusi modura 15 urte daramatza. Haren jaki apartak oinarria euskal sukaldaritza tradizionalean du; horri gehitu behar zaizkio ikutu pertsonal eta modernoak eta aretoko zerbitzu ezin hobea. Horrek guztiak egiten du lokal honetan egindako bazkari edo afaria ahaztezina izatea.



Barietatea eta kalitatea

Etxeberriko karta zabala eta tentagarria da, eta beraz egokiena aholkatzen uztea da, bertan emango digute denboraldiko iradokizunen berri, azken xehetasuneraino beti erne zerbitzu egokia emateko. Beti emango da ongi etorria egiteko aperitiboa, gure kasuan kroketak eta ganbak gabardina erara.

Hasierakoen barietatetik, aukeratuko dugu barazkien salteatua buztan eta gazta urtuarekin. Kontrasteen jokuak harridura sortuko digu hain toki klasiko batean, baina emaitzaren elegantziak gogoraraziko digu non gauden. Jarraituko dugu langostino eta txipiroen arroz krematsu batekin (1. argazkia).

Langostinoaren aurkezpen originala eta txipiroia zoragarria da, baina plateraren hoberena arroza probatzean etorriko da, punturik onenean egosia. Hasierakoekin bukatuko dugu Foie plantxan hartuz, itsaskorra eta perfektua, kontraste gozoa ematen dion txerri eskutxo karraskatuarekin lagunduta. Foie-arekin batera, Etxeberrin moskatel kopa bat zerbitzatzeko oparitxoa izaten dute, kasu honetan Toroko Fariña bat, bereziki egokia.

Probatu nahi dugu %100ean tradizionala den plater bat eta arrainetan legatza euskaldun erara aukeratuko dugu. Arrainaren zaporea, puntua eta saltsa ezin hobeak dira. Txirlak hobetu daitezke, gutxienez gureak. Edozein modutara ere barkagarria. Gainera, arrainaren ostean, etxeak beste oparitxo bat izaten du, Calvados txupitoa, sabela datozen plateretarako egoki prestatzeko.

 

Ehizaren paradisua

Ezin da Etxeberri utzi, denboraldi honetan behintzat (kronika udazkenean egin genuen) ehizeko platerez gozatu gabe, izan ere lokal hau Gipuzkoa mailan parerik gabeko tenpluetako bat da arlo horretan. Orkatza austriar modura hartuko dugu (2. argazkia), etxeko kalsikoetako bat. Orkatzaren hanka 24 orduz ardo beltzetan eta espezietan biguntzen da eta ondoren erregosi egiten da barazkiekin, eta lagunduta joaten da masusta, andere-mahatsarekin eta denboraldiko bestelako fruitu batzuekin. Emaitza zalantzarik gabe liluragarria da.

Amaituko dugu beste klasiko batekin: Torrija banilla izozkiarekin, horrek lagunduko digu borobiltzen kalitate mailan gainditzen oso zaila den bazkaria.


ETXEBERRI HOTEL JATETXEA
Etxeberri auzoa - ZUMARRAGA.
Tf: 943 72 12 11
www.etxeberri.com

 

 

Etxeberri arroza

Etxeberri-korzo

Fidenet Comunicaci?n S.L.