Kako jatetxea (Astigarraga)

Klasiko gaurkotua

2010-06-10

Web orria ikusi

EDORTA AGIRRE

Kaxkoaren bihotzean da "Kako sagardotegia" izen xelebrekoak (hitz bakarra euskaraz), garai hartako ukuiluaren ondorengo izanik, haren halako hiru okupatzen duelarik: hori jantoki eta terraza, sabela lasaitzeko. 

Laguneko prezioa: kartan, 30 - 50 €.

Sarrerak: urdaiazpiko iberikoa (15 €) ahatearen foie-grasa (12), txangurrodun entsalada (12,5), izokin eta txipiroidun entsalada epela (12,75), ahate entsalada epela (12,75), entsalada mistoa (6,50), hegaluze mendreska eta piper gorrien entsalada (12,50), zainzuriak (8), Tuterako kukuluak (6) babarrun gorriak (12), bakailao tortilla (7), piper beteak (9), arrain zopa (9,50), onddo arrauzkia (8,50).

Arraina: bakailaoa saltsa berdean (11 euro), parrillan erretako bakailaoa (16,50), legatz kokotxak (17,50), legatza plantxan errea (15,25), legatz arrautzeztatua (15,50), legatz kokotea (2 lagunentzat, 30 euro), zapo matrailak (13), zapoa plantxan (15,25), txipiroi erreak (12,50), mihi-arrain errea (18), antxoak (14)...

Haragia: txuleta ( 28 euro kiloko), idi azpizuna (16) idi entrekota (12).

Postreak: arrozesnea, flana, teilak, mamia, gazta, sagar budina, trufa- eta gazta-tarta, izozkiak, tiramisu eta erregaliz izozkia... (4,24 euro)

Kalitate, kopuru eta prezioren arteko erlazioa: egokia, oro har.

Hizkuntza: den-den-dena espainolez bakarrik, harritzekoa bada ere: kartak, faktura, txartela, zerbitzaria...

Sukaldaritza: erretegiko politika, lehengaia hobetsita. Etxeko sukaldaritza abangoardiako ukituren batekin.

Jana: klasikoa eta klasiko gaurkotua.

Zerbitzua: eraginkorra, oro har, baina ez adeitsua.

Gainerakoak: bezeroa lantegitik datorkio, gorbata kentzeko astirik gabe. Horregatik politikoki zuzena izan behar, are hizkuntzan ere, inor ez iraintzeko (!!).

Zaindu beharreko alderdiak: mahai batetik bestera tarte txikiegia (40 cm), plater batetik bestera tarte luzeegia, ogia ez dagokio 40 euroko fakturari, ura ireki gabe dakarte eta ez dute irekitzen, kubitera jartzen dizute baina zapirik ez, mahai-aulkien hankei feltroa jarri beharko, erretzaileen keak irentsi behar denek...

 

KAKO JATETXEA
Nagusia, 19. ASTIGARRAGA
Tfnoa: 943 55 17 41

 

Kako-aurrekaldea

Kako-jangela

Fidenet Comunicaci?n S.L.