Telesforo (Zarautz)

Erro luze eta sendoak

2010-05-20

Web orria ikusi

EDORTA AGIRRE

Telesforo betikoa da, erro luzeak, sendoak dituena. Ez da moderniaz kutsatu. Ez du inor engainatzen, bertan dagoena egia da, ez dago basurde formikazkorik, ez metakrilatozko goiztiririk. Digitala dagoen bakarra, gatz banaketa. "Nola" bigarren planoan utzirik, "zer" du Telesforok kezka. Eta "zenbatean", soluzio.

Laguneko prezioa: kartan, 25 - 40 €.

Sarrerak: frijituak, txibien entsalada epela, ganba, bakailao eta onddodun arrauzkiak, iberikoak, foie-grasa, arrain zopa, etc.

Arraina: almejak, kokotea, lupia, erreboiloa, mihi-arraina, legatz buztana, meroa, zapoa, bisigua, bakailaoa...

Haragia: foie-grasa, azpizuna, txuleta, xerra

Postreak: etxekoak nagusi: arrozesnea, flana, gazta tarta, intxaur eta mahaspasa tarta, mamia, esne frijituak...

Eguneko otordua: 10 € astean, 13 € asteburuan (6 sarrera, 5 jaki, 5 postre).

Kalitate, kopuru eta prezioren arteko erlazioa: egokia, erretegia zer den gogoan izaki.

Hizkuntza: zerbitzari euskaldun bakarra; karta euskaraz eta espainolez. Faktura, espainolez.

Sukaldaritza: erretegia izaki, lehengaia da jaun eta jabe. Jeneroa merkatukoa da, egunekoa, freskoa, primerakoa.

Elaborazio soila: parrilla, plantxa, labea... Eskulan gutxi. Aurkezpenean kontzesiorik ez. Tenperatura eta puntuak, zehatzak. Kopuruak, tamainatik gora. Alferrikako apaingarririk ez.

Jana: goxoa, klasikoa, erraz ahoratu eta irensteko modukoa, muturreko tenperatura eta gure kulturako zapore goxo "betidanikoak".

Zerbitzua: adeitsua, eraginkorra, atsegina, diskrezioa zer den ederki zaildua. Gertukoa eta isila: gure modukoa.

Gainerakoak: altzari erosoak, baxera ongi egokitua.

Zaindu beharreko alderdiak: ardo eskaintza, aukeran, luzeagoa izatea eskertuko luke bezeroak. Haragien atalean ere, beste horrenbeste. Eta zerbitzari erdaldunek euskaraz ikastea, aritzea.

Hitz batez: erretegi klasikoa, ona, baina merkea.

 

TELESFORO JATETXEA
Donibane plaza, 6 - ZARAUTZ
Tfnoa: 943 83 09 01 
(Argazkiak: Javier Lastras)

 

Telesforo-Txuleta © Javier Lastras

Telesforo © Javier Lastras

Fidenet Comunicaci?n S.L.