Zezilionea jatetxea

Familia, tradizioa, eta goi mailako sukaldaritza

2011-04-18

Web orria ikusi

JOSEMA AZPEITIA

Zezilioenea Hotel Jatetxea Olaberriako Udaletxeko plazan kokatua dago. Paregabeko talaia honetatik Goierriko eskualdea mugatzen duten Aralar eta Aizkorri mendikate ikusgarrien bista ederrak ikus daitezke.

Konpara ezina den marko honetan lokal honekin topo egiten dugu, Izaro eta Ugutz Rubio anai-arrebek zuzendua: ateak 1999an zabaldu bazituzten ere, 25 urtez gorazko Juan Rubioren esperientzia gehitu behar zaio, jabeen aita eta jatetxeko sukaldeko oinarri garrantzitsuetakoa.

Zezilioenea beraz, familia zapore berezia eta sukaldaritza ezin hobea duen negozio bat da, garaiko produktuetan oinarritzen dena eta egile-ukituekin apaintzen dena.

 

Barazkiak, arrainak... eta onddo imitaezinak.


Zezilioeneako kartan topatuko ditugun platerek, euskal sukaldaritzaren tradizioari izugarrizko begirunea diote, baina ukitu moderno eta koloretsuak ez dira bertan falta. Sarrerakoen artean, Etxeko entsalada epela aukeratuko dugu, bakailaoarekin eta otarrainxkekin egina, eta modu ezin goxoago eta orekatuagoan prestatua. Haserako horren ondoren labean prestatutako onddoetara pasako gara (ikus argazkia), zalantzarik gabe etxeko berezitasuna. Ez dugu plater hau hain modu perfektuan prestatzen duen jatetxerik ezagutzen eta hau irakurtzen duena animatzen dugu, garaia iristen denean platera honetaz gozatzera. Juan Rubio arduratzen da, pertsonalki, plater honen prestaketaz.

Zezilioeneako beste plater handi batekin jarraituko dugu, Berduratxo salteatuak onddoekin, iberiko karraskatuarekin eta foie freskoarekin. Berduren egosketa puntua ideala da, eta iberikoa, behar den bezala, eskandaluzko gozagarri karraskatua da. Arrainetara pasako gara Plantxan egindako bakailao kokotxa gozo batzuekin, kanpotik modu ezin hobean itxiak, barrutik berriz, produktu gozo honen zapore guztia gordetzen du. Roquefort erara egindako entrekot orekatu batekin amaituko dugu plater "sendoen" txanda, eta postre modura Frutazko jogurtekin egindako krema hotz gozoa aukeratuko dugu.

Zezilioeneako kartan, noski, askoz plater gehiago dago. Sarrerakoetan honako plater hauek probatu gabe geratu gara: Abakando edo Bogabante entsalada, Tagliatelle-a urdai azpiko eta onddoekin, edo Patataren krema fina onddo eta foie-rekin. Arrainak lokaleko beste espezialitate bat dira, eta bere parrilla ezin hobean egunero erretzen dira Kantauri itsasoak eskaintzen dituen piezarik onenak: Bisiguak, Erreboiloak, Meroak... Honetaz gain beste arrain mota batzuk lantzen dira sukaldean, adibidez Zapo xerrak onddo eta otarrainxkekin, edo Bakailao xerrak labean piperradarekin. Haragietan Parrillan egindako zaharraren txuleta gailentzen da, edo Ahate konfita Porto saltsa eta ogiarekin eta Magreta bere hiru saltsekin... horrek guztiak erakusten digu ezin garela ondo jatearen tenplu honetara berriro etorri gabe luze egon.

 

Ardoen karta ona eta zerbitzua are hobeagoa


Azkenik, esan izugarrizko ardoen karta topatuko dugula Zezilionean, jatorrizko izendapeneko barietate handiarekin, bai estatuko eta bai nazioarteko erreferentziei dagokienez. Ardoen zerbitzua mimoarekin eta profesionaltasun handiarekin egiten da, jatetxe honetako zerbitzua orokorrean egiten den moduan. Zalantzarik gabe, berriz errepikatzeko jatetxea.

 

ZEZILIONEA JATETXEA
Herriko Plaza - OLABERRIA.
Tf: 943 88 58 29.
www.hotelzezilionea.com

 

 

Zezilionea_jangela

Zezilionea_onttoak

Fidenet Comunicaci?n S.L.