Etxaburu merendalekua (Urretxu)

Tradizioa eta zintzotasuna

2011-04-15

Web orria ikusi

JOSEMA AZPEITIA

(Ondojan.com aldizkarian argitaratua, 2011eko urtarrilean)

Etxaburu merendaleku bat da eta Urola-Garaiako eskualdeko bizilagun askorentzako esanahi berezia du, batez ere Joxe Mari Iparragirre institutuan ikasi duten, eta ikasten ari direnentzat. Izan ere, nahiz eta urteak pasatzen diren, eta barrako zerbitzariak eta sukaldeko sukaldariak aldatuta ere, etxaurrea gorriz margotuta ere, Etxaburuk beti jarraituko du izaten "instiko taberna"; taberna hura izan zen eta izango da hainbat "piparren" destinua, eta ikasle eta irakasleen bilgunea. Baina gainera Etxaburu merendaleku eta Jatetxea ere bada, eta haren sukaldeko estiloak "betikoa" izaten jarraitzen du; gure iritziz hori da haren arrakastaren oinarria.

Lokal honek bere betikotasuna izatearen ardura Itziar Errastik du, ekipo profesional konpetente batekin eta ordain ezina den Egoitz Mujika semearekin; gero eta maizago ibiltzen da barran eta lokaleko sutegietan, eta 10 urte baino gehiagoz Etxaburuko ardura darama. Goiz goizetik jarraitzen du zerbitzatzen pintxo eta ogiotartekoak, pasioan ari diren ikasleen edo irakasleen gozamenereako (gose bazarete goiz erdian, eska ezazue egin berria den patata tortilla pintxotxoa, eta jarrai lanean), eta eguerdian etxean egindako menu goxoa ematen du 9 eurotan. Gauetan itxi egiten da, aste buruetan izan ezik. Bertan bazkal edo afal dezakegu kartan, 20 euro inguruko prezio batean.


Betiko sukaldaritza


Karta, bistakoa denez, tradizionala da, gastronomia jator eta erraz batekin; bezeroak asko eskertzen dituen platerak ematen dira: Arrain zoparekin hasiko dugu gure dastatzea. Neguan bereziki ondo sartzen da, indartsu eta gustua duena, eta ez ditu arrain zatiak behar gure ahoari itsaso zaporea emateko. Jarraituko dugu bakailauzko piper bete batzuekin (ikus argazkia). Bertan topatuko ditugu txikitu gabeko bakailau zatiak, horrek ematen dio platerari trinkotasuna eta egitura. Jarraituko dugu lokalean izarra den platerarekin, Txipiroiak bere tintan (ikus argazkia). Bai Itziar eta bai Egoitzek uste dute platera honek ez duela hainbeste meriturik. "Gure sukaldea tradizionala da eta gure txipiroiak eskualdeko amonek egiten zuten bezala egiten ditugu. Haiek dute meritua eta ez guk..." Baliteke arrazoi zati bat izatea, baina Etxaburuko txipiroiak probatzean, ikusten dugu amonek bezala, etxe honetan platerak maitasunarekin egiten direla, gaur egun topatzen zaila den osagaia. Gainera, beti arrazoia duten bezeroek, birbaieztatzen dute esandakoa, hau da, platera hori astero sukaldatu behar dela salbuespenik gabe, gainerako etxeko ohiko platerekin batera: Tripakiak, Albondigak, Bakailaua... Produktuaren freskotasuna, beraz, bermatuta dago Etxaburun. Jarraituko dugu aurreko plateraren deskripzio berberbera duen beste platera batekin, Tripakiak. Hauek ere garai batean egiten ziren bezala sukaldatuak, artifizio eta tranparik gabe... Postreak, zalantzarik gabe, etxekoak dira, hasi flanetik, arroz esnetik (hauek oso gogoko ditugu), eta tartetaraino.

Etxaburun enkarguz kartako edozein platera eraman daiteke kanpora, eta eguraldi ona egiten duenean zorte ona badugu, kanpoko mahaietan bazkaldu edo afaltzeko pribilegioa izan dezakegu; bertatik ikus ditzakegu Irimoko mendi tontorra, Legazpiko bailara, eta Aizkorriko mendi- katea.


ETXABURU MERENDALEKUA
Santa Barbara Bidea - URRETXU.
Tfnoa: 943 72 22 77

 

 

Etxaburu-piperrak

Etxaburu-txipiroiak

Fidenet Comunicaci?n S.L.