Pintxoei buruzko euskarazko lehenbiziko liburua egin du Josema Azpeitiak

13-04-2011

"Kutixiak donostiar erara" du izena eta Euskal Herriko hainbat liburudendetan topa daiteke

Josema Azpeitia_2.jpg

Pintxoei buruzko euskarazko lehenengo liburua plazaratu da: Kutixiak donostiar erara. Donostiako hamahiru taberna eta jatetxetako pintxoen errezetak eskaintzen ditu.

Ttarttalo etxea eta Berria egunkaria dira argitaratzaileak eta, aurkezpenean esan zutenez, sukaldaritzari buruzko bilduma baten hasiera da ale hau.

Liburuaren egilea Josema Azpeitia Salvador legazpiarra da, Ondojan aldizkarian lan egiten duen kazetaria. Eta argazkiak Jose Lopezek egin ditu.

Hamahiru taberna eta jatetxe hauetako pintxoen errezetak dakartza liburuak: A fuego negro; Alex; Andra Mari; Bergara; Borda Berri; Casa Bergara; El Lagar; Hidalgo 56; La Cuchara de San Telmo; Narru; Txubillo eta Zeruko, besteak beste.

«Saiatu gara liburu praktikoa egiten. Eta, beste batzuetan ez bezala, hemen argi dago errezeta. Zehatz-zehatz daude kantitateak eta denborak», esan zuen Azpeitiak.

Sukaldaritzako euskal lexikoa finkatu gabe dago eta izan omen da zalantzarik ere: «Adibidez, ez dago oso garbi euskaraz nola esan behar diren gaztelaniazko 'pochar', 'saltear' eta 'estofar'. Guk, hurrenez hurren, 'sueztitu', 'salteatu' eta 'erregosi' esatea erabaki dugu».

 

Informazio gehiago

 

LIBURUA EROSI

 

 

Kutixiak.jpg

Fidenet Comunicaci?n S.L.