AHATEAREN ASTEA, MARTXAN!!

30-11-2011

Jakitea Elkarteak bultzatuta, AHATEAREN ASTEA ospatuko da abenduaren 5etik 11era Gipuzkoako 16 jatetxetan. Egun hauetan zehar, ahatearekin prestaturiko plater eta pintxo desberdinak eskainiko dira.


 

Aurkezpena joan den astelehenean, azaroaren 28an burutu zen Donostiako Londres Hotelean. Bertan elkartu ziren Jakitea elkarteko partaide asko, tartean Ahatearen Astean parte hartuko duten gehienak, komunikabideak eta Ahatearen Asteko laguntzailea izan den Rougié etxeko partaideak.

 

 

Mota guztietako platerrak:

Ahatearen Astean zehar, plater hauek dastatzeko aukera izango da:

Txingarretan erretako ahate azpizunak onddoekin, barazki trufatuen olio-ozpinetan
(LAIA ERRETEGIA - HONDARRIBIA)

 

AHATEA-Mesonmartin.jpg

Ahateki entsalada, mango eta pistatxen olio-ozpinez
(MESÓN MARTÍN - DONOSTIA)

 

AHATEA-Mesonmartin-2.jpg

Ahatekidun tinbala (pintxoa)
(MESÓN MARTÍN - DONOSTIA)

 

AHATEA-LaBrasserie.jpg

Ahate erroten kaneloia eta foie-grasezko zopa
(LA BRASSERIE MARI GALANT - LONDRES HOTELA - DONOSTIA)

 

Ahate solomoa oporto saltsaz 
(URGAIN JATETXEA- DEBA)

 

AHATEA-Aratz.jpg

Onddo eta ahate papardun esku-soinua, pure arabarra eta irasagar krema
(ARATZ ERRETEGIA - DONOSTIA)

 

AHATEA-tripontzi2.jpg

Ahate erroten entsalada epela, Idiazabal  gazta-ezpalak eta arto xigortudun olio-ozpina
(TRIPONTZI JATETXEA - HERNANI)

 

AHATEA-Illarra.jpg

Arranparrilan erretako ahateki konfitatua, mango eta sagarren esku-soinuaz 
(ILARRA ERRETEGIA - DONOSTIA)

 

AHATEA-EZKIOTARRA-2.jpg

Ahate bularkia eta basoko frutak mugurdi saltsan   
(EZKIOTARRA JATETXEA - ZUMARRAGA)

 

AHATEA-Iretza.jpg

Potxa eta ahatekidun eltzekaria onddoekin
(IRETZA SAGARDOTEGIA - ASTIGARRAGA)

 

AHATEA-Erribera.jpg

Txingarretan erretako ahate bularkia, patata habia eta sagar purea 
(ERRIBERA JATETXEA - DONOSTIA)

 

Argazkietan azaltzen diren platerretaz gain, gainontzeko guzti hauek dastatu ahal izango dira AHATEAREN ASTEAN zehar:

Ahateki konfitatua parrilan, sagar purearekin eta Pedro Ximenez murriztuarekin
(KATTALIN ERRETEGIA - BEASAIN)

Ahate tournedosa foie-grasez, oporto saltsan
(TXULETA ERRETEGIA - DONOSTIA)

Ahateki txarlota laranja airez
(ZIABOGA ERRETEGIA - PASAI DONIBANE)

Onddoak, foie-grasa eta arrautza eskalfatua 
(LANDA ERRETEGIA - MENDARO)

Foie-grasdun raviolea saltsa otxarrean
Bularkien sumendia eta hari gazi-gozoak
(TXOLA JATETXEA - DONOSTIA)

Foie-grasezko terrina, sagar purea eta armañak murriztua
Ahateki konfitatua laranja saltsan
(PLAZA ETXEBERRI JATETXEA - ZIZURKIL)

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

- Hirian

- Diario Vasco

- Rougié web

- Rougié web-2

 

Fidenet Comunicaci?n S.L.