"LA SENDA DEL PINTXO" liburua, kalean

05-08-2011

Donostiako pintxo tabernarik onenetan eros daiteke

1997ko uztailean, Donosti Aisia aldizkariaren bigarren alean estreinatu zen La senda del pintxo atala. 14 urteetan zehar, argitalpenaren 200 aleetan hiriko taberna eta jatetxeetako pintxo onenen berri eman da bertan. Mokadu txiki hauek prestatzeko errezeta, tabernaren historia eta bertako eskaintza plazaratzea izan da atal honen helburua. Orain, ordea, urrats bat gehiago egin dute; atala liburu bihurtu baitu Zum edizioak argitaletxeak.

A Fuego Negro tabernatik hasi, eta Zerukora iritsi arte; Parte Zaharra, Gros, Erdialdea, Amara, Loiolako Erribera, Antigua, Igara eta Intxaurrondoko taberna eta jatetxeetan egindako zaporeen bidaia proposatu dute Josema Azpeitia kazetariak eta Ritxar Tolosa argazkilariak. Guztira ehun tabernetako pintxo bana aukeratu dute. Donostiako pintxoen «biblia» gisa aurkeztu dute egileek. Berritzaile eta modernoenak; eta barretako klasikoak; denetik aurki daitekeela ziurtatu dute.

Pintxoak tabernetako barran zerbitzatzen diren erritmo bizian idatzi eta osatu dute La senda del pintxo liburua; iragan hilabetean, ekainean egin baitute guztia, edukirik berriena eskaintzeko asmoz. Biak ala biak argazki kamera, papera eta boligrafoa hartuta joan dira liburu honetako gida osatzen. Argazkiak ere berriak dira, eta irakurleak pintxoren bat gustuko badu, tabernara jo dezake dastatzera; gidan dauden pintxo guztiak tabernetako barran edo arbeletako zerrendan baitaude, bezeroen zain.

Kroketak, burruntziak, patata arrautzopilak, gildak, rissottoak… Pintxo sinple eta errezenetatik goi mailako sukaldaritzara. Etxean prestatu edo tabernan bertan dastatzeko proposamenak jasotzen ditu liburuak. Halere, argi utzi dute hau ez dela «ohiko errezeta liburua»; pintxo baten errezetaz gain, tabernaren inguruko bitxikeriak, eta bertan eskatu ditzaketen gutiziak ere plazaratu dituzte.

Azpeitiak idatzi ditu testu guztiak. Ez da gastronomiaren inguruan egin duen lehen proiektua. Kutixiak donostiar erara liburua argitaratu zuen iaz; eta Ondojan.com aldizkariaren arduraduna da.Tolosak eta Azpeitiak ehun taberna hautatu dituzte, baina «jakin badakigu erraz sartu ditzakegula beste ehun liburu honetan, egun taberna gutxi baitira nabarmentzeko moduko pintxorik ematen ez dutenak». La senda del pintxo atalak aurrera jarraituko du Donosti Aisia aldizkarian, eta egileek liburuak bigarren zatia izatea espero dute.

Luxuzko kolaboratzaileak

'La senda del pintxo' argitaratzeko, produktuarengan konfidantza izan duten ehundaka hostalariren laguntza izan dute egileek. Honetaz gain, hiru enpresa hauen ordainduezinezko laguntza jaso dute:

 

- PENSIONES CON ENCANTO

 

- PATXI LARRAÑAGA HARATEGIA

 

- AURKI BANAKETAK

 

"La senda del pintxo" Donostiako pintxo taberna onenetan eros daiteke, 20 euroren truke. Honetaz gain, toki hauetan ere eros daiteke:
- Londres Hotela
- Aida Pentsioa
- Kursaal Pentsioa
- Itxasoa Pentsioa
- Zaporejai Delicatessen (Alde Zaharra)
- La Vinatería (Gros)
- Essencia Ardodenda (Gros)
- Donosti Liburudenda (Bilbao Plaza)

 

Informazio gehiago:

http://irutxulo.hitza.info/2011/07/28/ehun-pintxo-tabernaz-taberna/

http://www.diariovasco.com/videos/gipuzkoa/actualidad-de-gipuzkoa/1084670028001-mejores-pintxos-donostia-libro.html

http://www.diariovasco.com/v/20110731/alto-urola/pintxos-josema-azpeitia-ritxar-20110731.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/08/01/sociedad/euskadi/la-nueva-39biblia-del-pintxo39

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/ariketadetalle?gid=515012

http://www.diariovasco.com/v/20110804/san-sebastian/senda-pintxo-20110804.html

http://blogs.diariovasco.com/index.php/sopadeganso/2011/08/04/la_senda_de_los_pintxos_io_de_los_elefan

 

 

LA SENDA DEL PINTXO - AZALA

Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa eta Andoni Alonso

 

"Txapela" - Casa Alcalde taberna

 ARATZ

"Brotxeta" - Aratz jatetxea

Fidenet Comunicaci?n S.L.