TOLOSAN EUSKAL HERRIKO BURRUNTZI TXAPELKETA EGINGO DA, JAKITEAREN ESKUTIK

17-03-2015

Tolosako Udalak Jakitea elkartearekin batera Euskal Herriko Burruntzi Txapelketa antolatu du Tolosan martxoaren 21erako

 

Trianguloa plazan. Betiko sukaldaritza eta bertako produktua oinarrian hartuta Burruntzi txapelketa egingo da. Goizean goiz

 

hasiko dira partehartzaileak arkumeak burruntzian erretzen, denera 30 arkume erreko dituzte eta eguerdiko 12:00etatik aurrera

 

dastatu ahal izango dira pintxoak. Gerturatzen denak arkumea dastatzeko aukera izango du bi euroren truke. Pintxo banaketa

 

Etiopia Utopia fundazioak egingo du eta biltzen den dirua fundazio honentzat izango da.


 

Oraingoz zazpi partehartzailek eman dute izena baina norbaitek nahi izanez gero oraindik posible da izena ematea.

 

Partehartzaileak:

 

Franzisko Lakar ( Nafarroa)

 

Angel Garate (Bizkaia)

 

Urko Garate (Bizkaia)

 

Jose Angel "Behin" Arriola Olaizola (Gipuzkoa)

 

Juan Bautista Etxabe Irazusta (Gipuzkoa)

 

Mikel Erkizia Bengoetxea (Gipuzkoa)

 

Joxean Lasa eta Juantxo Prieto (Gipuzkoa)


  

 

Txapeldunak txapela, Jakitea elkarteko kaikua, eta 1.000 euroko saria izango du. Partehartzaile guztientzat ere egongo da

 

Epaimahaia sei lagunez osatua egongo da; sukaldari, harakin eta kritiko gastronomikoez. Horrekin batera, ardi gazta postuak

 

eta artisau postuak ere ikusgai egongo dira goiz osoan zehar Trianguloa plazan. Azkenik, hutsik egin gabe asteroko azoka ere

 

izango da Tolosan martxoaren 21ean, Euskal Herria plazan, Berdura plazan eta Zerkausian.

 

 

Fidenet Comunicaci?n S.L.